Gure eskuhartzearen oinarriak

Esku-hartze sexologikoaren oinarrizko helburuak honakoak dira:

  • Ulermenerako esparru teoriko bat eskaintzea. Pertsonei sexutuak izateko dugun modu bereizgarria ulertzen eta nork bere burua ahalik eta modu gogobetegarrienean bizitzen laguntzeko ideien eta kontzeptuen bitartez.
  • Aniztasunaren ideia sendotzea. Sexutuak izateko eta sentitzeko modu guztiei balioa emanez, aukera guztiak zilegituz eta horien lanketa sustatuz.
  • Banakoaren autonomia eta erlazioen autonomia areagotzea. Pertsonek beren zailtasunak kudeatzeko, kezkak argitzeko edo gatazka egoerak gainditzeko dituzten baliabide propioak sendotuz.
  • Begirunezko harremanak eta parekidetasuna bultzatzea. Sexuen arteko bizikidetza da gure helburua. Abiapuntu gisa sexuen arteko eskubide berdintasuna izanik, interdependentziaren ideia landuz, harreman parekideak bultzatuz.

5/5

Gure zerbitzuak


Arreta komunitarioa​

Erakunde zein elkarte ezberdinekin elkarlanean, komunitateari zuzenduriko ekintza ezberdinak aurrera eramaten ditugu, hala nola, formakuntza saioak, aholkularitza, eskuhartze sex-sozio-kulturala etabar.


AHOLKULARITZA ETA INFORMAZIOA

Bizitzako une eta arlo ezberdinetan lagungarri diren tresnak aurkitzen lan egiten dugu. Gure bizitzan zehar, zenbait momentutan, informazio falta, zalantza, zailtasun, blokeo… sortu daitezke. Sexologiak eskaintzen digun begiradatik, unean uneko beharrei erantzunez, proposamen ezberdinak egiten ditugu:

Informazioa:

  • BEHIN BEHINEKO AHOLKULARITZA. ikastetxetan eta elkarte ezberdinetan. (Orio, Usurbil, Abaltzisketa, Basauri, Donostia)
  • FINKOA, herri ezberdinetako Informazio bulegoetan (Arrasate, Basauri, Getxo, Usurbil, Donostia)
  • IKASTETXE eta ELKARTETAN SEXU-HEZIKETA TXERTATZEKO AHOLKULARITZA zerbitzua ere ematen dugu.

TERAPIA (BANAKAKO ZEIN BIKOTE)

Kontsultan egiten dugun eta izaera trinkoa duen arreta sexologikoa da terapia. BANAKAKO zein BIKOTE terapia, zailtasun ugariei laguntzeko bidea izan daiteke: ez ulertze erotikoak; identitatea; orientazioa; desira; erekzio edota eszitazioa; frustrazio bizipenak…


HAUR TRANSEXUALITATEA ETA FAMILIAK


Sexutuak izateko era anitzak daudela oinarritzat hartuta, identitateak anitzak direla ulertzen dugu. Transexualitate moduan ezagutzen duguna, aniztasun honen adierazle dugu.

Gertaera hau ulertzeko laguntzen ditugu familiak eta horien bitartez, beraien seme-alabak ulertzen eta bere era singularrean izateko, adierazteko, bideak errazten.


FORMAKUNTZA

Sexuen Hezkuntza da gure lanaren ildo nagusienetako bat. Sexologiatik, pertsonon biografia, etengabeko aldaketa, ikaste eta egite prozesu bat bezala ulertzen da. Ideia hau oinarri hartuta, gure elkartetik, adin guztietarako tailer eta hitzaldi eskaintza zabala egiten dugu: Haurrak, nerabeak, gazteak, familiak, hezitzaileak, emakumezkoak, adinekoak…


ESKUHARTZE SOZIO-KULTURALA

Kontaketa, clown saio, erakusketa zein mota ezberdinetako ekimen kulturalen bidez, gure elkarteak dituen helburu orokorren zabalkunde lana egitea dugu ardatz. Bide hau ludikotasunean oinarritzen den heinean, gure balore eta ideiak transmititzeko tresna ezin aproposagoa delakoan gaude. Haur, gazte eta helduentzako eskaini daitezke eta leku ezberdinetan; ikastetxe, liburutegi, kultur-etxe, helduen egoitza…

Saio hauek, formazio tailer edota hitzaldiekin konbinatuta ere egiten ditugu.


SEXUEN AHOLKULARITZA GUNEA

Sexu aholkularitza gunearen helburu nagusia herritarrek, sexualitatearen inguruan izan ditzaketen zalantza, zailtasun edota informazio beharrei erantzutea da.

  • AHOLKULARITZA. Laguntza-zerbitzua, zailtasunak agertzen direnean.
  • FORMAZIOA eta SENTSIBILIZAZIOA. Sexuen, sexualitateen inguruko errealitateak eta gertaerak ulertzen eta kudeatzen lagunduko dizkiguten ideiak eta kontzeptuak eskaintzea.
  • ARRETA PERTSONALIZATUA ETA KOMUNITARIOA: Tokiko elkarte, osasun zentro, aisialdiko heziketa, ikastetxe eta abarretan.