Sozio kulturala
Kontaketak, inprobisaketak, clown saioa, jardunaldien Klow-ondorioak, erakusketak … zein mota ezberdinetako ekimen kulturalen bidez, gure elkarteak dituen helburu orokorren zabalkunde lana egitea dugu ardatz. Bide hau ludikotasunean oinarritzen den heinean, ideia sexologikoak transmititzeko tresna ezin aproposagoa delakoan gaude. Haur, gazte zein helduentzako eskaini daitezke eta leku ezberdinetan; ikastetxe, liburutegi, kultur-etxe, helduen egoitza…
Saio hauek formazio, tailer edota hitzaldiekin konbinatuta ere egiten ditugu.