– SEXOLOGIA – 2004tik…

GIZAKI SEXUTUAK ZERTAN DATZAN ULERTZEN LAGUNTZEN DUGU
… ELKARBIZITZARAKO
FORMAZIOA, AHOLKULARITZA, IKERKETA, SOZIO-KULTURALA
SEXUNE GARA
Sexune, 2004an sortutako elkartea da. Irabazi asmorik gabeko elkarte txiki bat gara, 20 urte hauetako ibilbide luzean Komunitateari zuzenduriko ekintza ugariak aurrera eraman ditugu instituzio eta elkarte ezberdinekin elkarlanean, hala nola, formakuntza saioak, aholkularitza, eskuhartze sex-sozio-kulturala etabar. Hartu-eman hauetatik elkar aberasten jarraitzen dugu…
Gure oinarriak aniztasunetik eta berdintasunetik abiatzen dira. Sexologia humanista dugu ardatz, eta ikuspegi biografikoa sostengu, identitateak, erotikak, amatoriak eta proiektuak modu positiboan ulertzen eta bizitzen laguntzea da gure helburua. Norbera modu ezberdinean, garen banakoak izatera eramaten gaituzten zirrikituak ulertzea.
Sexologia tresna gisa ulertzen dugu aniztasunean eta ezinbestean sexuatuak garen pertsona guztien artean bizikidetza sustatzeko. Horren baitan, gizon-emakumeen arteko elkar ulermenean egiten dugu lan.

ZERBITZUAK
Biografikoa izateak, mugimenduan garela esan nahi du eta bakoitzak bere ibilbide propioa duela. Hau da, ez gara zerbait estatikoa, bizitzen eta aldatzen, egiten joaten gara: besteekin harremanetan, adinaren arabera, egoera ekonomiko eta sozialaren baitan, hizkuntza edota kultura-etniaren arabera… Aldatzen den pertsona izate horren baitan badago ere, batzuetan, une zehatzari egokitzea kosta egiten zaigula. Bizitzaren ibilbideak era positiboan eta erosoago egiteko asmoz honakoak dira gure eskaintzak:
SEXU HEZIKETA – FORMAZIOA
Ideia sexologiko batzuk eskaintzen dizkizugu, zure burua eta besteak ulertzen lagunduko dizutenak.
SEXU HEZIKETA IKASTETXETAN. Hezkuntza formalean, eskola komunitate osoari. Sexu Heziketa 5 urtetatik 18urtera.
SEXU HEZIKETA AISIALDIKO HEZIKETAN.Aisialdiko eskoletan, ludoteka, haurtxoko,haur-gazte ekipamenduetan…
FORMAZIOA ERAGILE SOZIALEKIN: Jabetze eskoletan:Emakume, gazte… talde, elkarte eta erakundeetan.
klimaterioa, desira…


AHOLKULARITZA
ZAILTASUNEN AKONPAINAMENDU PROZESUA.
Norberaren burua ulertzen, nahiak eta harremanak kudeatzen laguntzen duen prozesua da, KONTSULTA GUNEA.
HAMAIKA KONTU LANDU daitezke gune honetan: identitatearekin elkarrizketa korapilatsuak direnean; zaren pertsona sexutuan eroso sentitzen ez zarenean, zure burua ulertzen ez duzunean, elkar ez ulertzeak ematen direnean, eztabaidek leku gehiegi hartzen dutenean; ez ulertze erotikoetan; orientazioa adierazteak edo bizitzeak egonezina sortzen dizunean, familiei edo ingurukoei; desiraren gora beherak agertzen direnean; erekzio edota kitzikapenean zailtasunak daudenean…
BANAKA, BIKOTE zein TALDEan etor zaitezke.
PROFESIONALEI, beraien esku hartzeetan gaia lantzeko edo pertsona zein talderi lotutako laguntza.
SEX-SOZIO-KULTURALA
Kontaketak, inprobisaketak, clown saioa, jardunaldien ondorio-clown… erakusketa zein mota ezberdinetako ekimen kulturalen bidez, gure elkarteak dituen helburu orokorren zabalkunde lana egitea dugu ardatz. Bide hau ludikotasunean oinarritzen den heinean, ideia sexologikoak transmititzeko tresna ezin aproposagoa delakoan gaude. Haur, gazte zein helduentzako eskaini daitezke eta leku ezberdinetan; ikastetxe, liburutegi, kultur-etxe, helduen egoitza…
Saio hauek formazio, tailer edota hitzaldiekin konbinatuta ere egiten ditugu.
ESKUHARTZE SOZIO-KULTURALA
– Ipuinen bitartez heziketa eginez: 45´saioa
– Aniztasunerako ipuinak eta Ipuinetatik jabekuntzara, hezkidetzarako ipuinak.
– Sex-ruleta. Umore klabean gure sexualitatera ruleta jolasaren bitartez, gerturatzen gaitu
– Clown inprobisaketak
– Erakusketa: Hamaika era … izateko, desiatzeko eta harremantzeko
IKERKETA
Sexuen inguruko ikerketa inklusibo parte-hartzaileak burutzen joatea da gure azken ildo edo ametsa. Zorroztasun zientifikoa erabiliz, sexuekin lotura duten gaiez gehiago jakin nahi dugu. Beti ere, protagonistak direnak lehen lerroan jarriz eta esatekoa dutena beraien ahotsetatik munduratzeko aukera emanez (gazteei, emakumeei, zaharrei…), hala, eskuhartzerako hausnarketa bide berriak sor daitezen.
KOMUNITATEARI ZUZENDUTAKO ZERBITZUAK
Sexunek instituzio eta elkarte ezberdinekin elkarlanean diruz-lagundutako ekintzak eskeintzen ditu. Komunitatearentzako zerbitzuak, oro har, eta, bereziki, kalteberatasun-egoeran, gizarte-arriskuan edo oinarrizko premiak betetzeko zailtasunak dituzten pertsonentzat.




















