Zer egiten dugu? AHOLKULARITZA Bizitzako une eta arlo ezberdinetan lagungarri diren tresnak aurkitzen lan egiten dugu. Gure bizitzan zehar, zenbait momentutan, informazio falta, zalantza, zailtasun, blokeo… sortu daitezke. Sexologiak eskaintzen digun begiradatik, unean uneko beharrei erantzunez, proposamen ezberdinak egiten ditugu. FORMAKUNTZA Kontsultan egiten dugun eta izaera trinkoa duen arreta sexologikoa da terapia. BANAKAKO zein BIKOTE terapia, zailtasun ugariei laguntzeko bidea izan daiteke: ez ulertze erotikoak; identitatea; orientazioa; desira; erekzio edota eszitazioa; frustrazio bizipenak…

Biografikoak garela esan nahi du, mugimenduan gaudela. Hau da, ez gara zerbait estatikoa, bizigzdn eta aldatzen joaten gara, besteekin harremanetan, adinaren arabera, egoera ekonomiko eta sozialaren baitan, hizkuntza edota kultura-etniaren arabera, bizitako esperientziak, gugandik pasatako pertsonak… guzti honen eskutik, egiten joaten gara. Aldaketak persona izate horren baitan badago ere, batzuetan, une zehatzari egokitzea kosta egiten zaigu. Gu izateko modua (sexualitatea) aldatzen doa, gure nahiak (erotika), harremanak (amatoria) ere bai. bizitzaren ibilbidea era positiboan eta erosoago egiteko asmoz gure eskaintzak: