Gizaki sexutuak zertan datzan ulertzen laguntzen dugu… elkarbizitzarako
- sexologia 2004tik -
Gehiago jakin nahi dut!Sexune gara
Sexune, 2004an sortutako elkartea da. Irabazi asmorik gabeko elkarte txiki bat gara, 20 urte hauetako ibilbide luzean Komunitateari zuzenduriko ekintza ugariak aurrera eraman ditugu instituzio eta elkarte ezberdinekin elkarlanean, hala nola, formakuntza saioak, aholkularitza, eskuhartze sex-sozio-kulturala etabar. Hartu-eman hauetatik elkar aberasten jarraitzen dugu…
Gure oinarriak aniztasunetik eta berdintasunetik abiatzen dira. Sexologia humanista dugu ardatz, eta ikuspegi biografikoa sostengu, identitateak, erotikak, amatoriak eta proiektuak modu positiboan ulertzen eta bizitzen laguntzea da gure helburua. Norbera modu ezberdinean, garen banakoak izatera eramaten gaituzten zirrikituak ulertzea.
Sexologia tresna gisa ulertzen dugu aniztasunean eta ezinbestean sexuatuak garen pertsona guztien artean bizikidetza sustatzeko. Horren baitan, gizon-emakumeen arteko elkar ulermenean egiten dugu lan.
- Elene Jjimenez Jimenez - sexologoa eta berdintasun eragilea
- Maialen Dorronsoro Soraluze- sexologoa, eta psikologoa eta berdintasun eragilea
- Idoia Etxaniz Jurado - sexologoa eta bigarren hezkuntza irakaslea
- Itziar sexologoa - pedagogoa eta pailazoa
Formazioa, aholkularitza, ikerketa - sozio-kulturala
Zerbitzuak
Biografikoa izateak, mugimenduan garela esan nahi du eta bakoitzak bere ibilbide propioa duela. Hau da, ez gara zerbait estatikoa, bizitzen eta aldatzen, egiten joaten gara: besteekin harremanetan, adinaren arabera, egoera ekonomiko eta sozialaren baitan, hizkuntza edota kultura-etniaren arabera…
Aldatzen den pertsona izate horren baitan badago ere, batzuetan, une zehatzari egokitzea kosta egiten zaigula. Bizitzaren ibilbideak era positiboan eta erosoago egiteko asmoz honakoak dira gure eskaintzak:
- FORMAZIOA - SEXU HEZIKETA
- AHOLKULARITZA
- IKERKETA
- SOZIO KULTURALA
- Proiektuak -
Norekin egiten dugu lan?
Kontaktua
Non gaude?
Peña y Goñi Kalea, 2, 20012 Donostia / San Sebastián, Gipuzkoa




